Aupa.

Nire izena Eneko da, bilbotarra naiz eta Japonian bizi naiz. Azken 7 hilabeteak Kai eskolan pasa ditut japoniera ikasten. Duela urte askotatik Japonia oso gogoko eduki dut eta horren ondorioz, duela 3 urte lehenengo aldiz etorri nintzen.

Hainbeste gustatu zitzaidanez, Bilbora itzultzean japoniera ikasten hasi nintzela. Horrela, 2 urte eman nituen ikasten baina ia denborarik ez neukanez nire kabuz ezin nuen ia ezer ikasi beraz ikasitakoa ez zen asko. Horregatik, Japonian japoniera ikasteko asmoa hartu nuen.

Lagunek eta familiak sinisten ez ninduten arren, joan den urteko urtarrilean hasi nituen prestaketak. 2011ko martxoak 11an, sekulako lurrikarraren ondorioz sortutako tsunamiak Fukushimako zentral nuklearra hondatu, kutsadura erradiaktibo asko askatu zuen. Horren ondorioz, bertoko gobernuak egia esaten ez zuenez, nire gurasoak oso urduri jarri ziren. Horregatik, uztailean etorri beharrean, urrian etorri nintzen.

Ordutik, Tokyotik hurbil dagoen Toda herrian bizi naiz eta berton igaroko ditut gelditzen zaizkidan 2 hilabeteak, tamalez, dirua agortu bait zait. Baina, ala ere, egun hori iritsi harte, hemen ikusi ditudan, eta oraindik ikusiko ditudan hainbat gauza erakutsiko dizkizuet, eta inolako dudarik edo galderarik eduki ezkero, erantzuten saiatuko naiz.

Ondo izan.